Ongi etorri!
Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotzeko asmoarekin, eta jada blog-ari amaiera emateko ordua heldu da. Azken sarrera honen bitartez blog-a laburbilduko dut eta hiperbinkulazioz baliatuko naiz aurreko sarrerei erreferentzia egiteko, horrela, nahi izan ezkero beste sarrerak bisitatu ditzazuen. Blog honen helburua didaktika orokorreko klaseetan egindakoa besteekin konpartitzea zen baina etorkizunean aurkitu ditzakedan artikulu ezberdinak edo hausnarketak igotzeko utziko dut blog hau irekita, blogaren dinamika asko gustatu zaitelako!
Ikasgaia, transexualitatearen gaia jorratzen duen Tomboy filmarekin hasi genuen. Film honen bitartez, gorputz normalizatuen kanonetatik at dauden pertsonek jasaten dituzten jarrerak ikusi ahal izan ditugu. Jarrera guzti horiek, gizarteak irakatsitako generoen estreotipazioetan jatorria duela esan dezakegu, gizonei dagokionez gizarteak esaten duelako maskulinoak izan behar direla, eta garrantzitsuena: zakila izan behar dutela. Hau honela izanik, Mikael-en lagunek eta bere gurasoek ere, ez dute ulertzen Mikael generoari dagokionez mutila dela naiz eta sexuari dagokionez emakumea izan. Eskolek jarrera hauetan partehartze handia dute, eskolak haurren sozializazioen zati gehiena betetzen duelako.
Hala, eskolek haurren sozializazioan duten paper garrantzitsua dela eta, Paul B. Preciadok, Mikael, Sunaura Taylor (desgaitua da,;Examined Life bideoan Judith Butler-ekin eduki zuen elkarrizketan desgaitasunez eta hauek gizartean durten estigmez hitz egin zuen eta guk hausnartu) eta beste askoren bezalako gorputz mota ezberdin guztiak babesten eta berdintasunean hezten dituen eskola irekiak eta kontsentsualak bultzatzen ditu. Paul B. Preciadoren ikuspuntua landu genuen gelan hortaz. Preciadok Tomboy film-ean ikusi genituen bezalako jarrera eta gorputzaren naturalizazioari irtenbidea aurkitzeko inskripzio teknologiak aipatzen ditu. Hots, sexualitate, sozializazio era berriak… sortzeko ahalmenak dituzten tresnak defendatzen ditu.
Gorputzen normalizazioaren aiputik, gorputzaren normalizazioak gizartean eta pertsonengan duen eraginaz hausnartu genuen, ondoren kartografiak egiteko eta azkenik gelari erakusteko. Emaitza, interpretazio eta esanahia oso desberineko kartografiak izan ziren. Hau izan zen niretzat landutako gairik interesgarriena pila bat gustatu baitzitaiten kartografia egitearen proiektua.
Gorputzekin loturik, klasean instituzio barruetan eta instituzioetatik at gorputzek duten adierazpena landu dugu. Horretarako, taldeka banatu ginen eta instituzio barruan eta instituzioetatik kanpo zeuden pertsonei argazkia atera genien, gero klasean argazkiak analizatzeko eta konklusio batetara ailegatzeko. Honen helburua gorputzek adierazi ditzaketen gauzak ulertzea zen.
Ideia eta kontzeptu ezberdinak adierazteko gorputzaren adierazpenaz, besteak beste, baliatzen den pertsona Esther Ferrer da. Esther, performance art-ean oinarritutako artista espainiarra da, performance art munduan oso ezaguna dena. Irakasleak performance bat ba al genekien galdetzean, konturatu ginen gehiengoak ez genekiela zer zen, baina Esther Ferrer-en inguruan ikusi genituen bideoen bitartez, performance bat benetan zer zen ikasi genuen. Orduan, irakasleak Ivan Illich-en artikuluetako kontzeptu batean oinarritutako performance-ak egita proposatu ginduen, baina horretarako artikuluak eta Illich-en ideiak landu behar genituen lehenengo.
Ivan Illich pentsalari austriarra, kultura modernoari, gaur egungo eskolari egindako kritikengatik eta deseskolarizazioaren zuen ideiengatik ezaguna da. Bere pentsaera ondo ulertzeko, 3 artikulu irakurri genituen: "La crítica de las herramientas", "El ritual del progreso" eta "La convivencialidad". La crítica de las herramientas artikulua irakurri ostean, performance-kin hasi ginen; lehen performce-a Didaktika Doctors taldea izan zen. Egunak aurrera joanak, beste taldeek egin genituen performance-ak.
Irudien biolentzia eta manipulazioa landu genuen ondoren. Teknologiaz inguratutako gizarte batean, argazkiak eta irudiak non nahi topatu ditzakegu. Askotan, gu geu konturatu gabe, manipulatutako irudiak kontsumitzen ditugu; editatuak beste esanahi bat emateko argazkiari, anguluaren manipulazioa... Horregatik, honen inguruko hausnarketa bat egin genuen.
Berrikuntza pedagogikoak ere landu ditugu noski; horien artean Paideia, Summerhill eskola, Homeschooling-a, eskola txikiak eta Amaraberri. Berrikuntza pedagogiko hauek elkarrengandik desberdinak dira. Niri arreta gehien deitu ninduena Summerhill eskola izan zen, eta horregatik, honen inguruko hausnarketa moduko bat egin nuen.
Azkenik, irakaslearen papera hobeto ulertzeko curriculum mota ezberdinak (ezkutua, formala eta curriculum ausentea), metodologia aktiboak, konpetentziak eta ebaluazio motak landu ditugu. Hauek lantzeko hainbat ariketa ezberdin egin ditugu. Curriculumarekin lotuta adibidez, fakultate barnean aurkitzen genituen curriculum ezberdinei argazkia atera genien, ondoren gelan hauen analisia egiteko eta hauen inguruan hausnartzeko. Metodologia aktiboak berriz, unitate didaktikoa bukatzen hari ginela landu genituen, hobeto ulertzeko; gure unitate didaktikoa proiektuetan oinarritutako metodologian oinarrituta ikusi ahal izan genuen, eta oso lagungarria izan zen proiektuaren amaierarako. Hala, proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruko Powepoint bat egin genuen. Bukatzeko, gaur egungo hezkuntza arloan oso garrantzitsua den gai bat a landu genuen hainbat bideo ezberdinen bitartez; konpetentziak. Azkenean konpetentzian inguruan hausnartu egin genuen.
Orain bai, sarrera honen izenak dioen bezala, hurrengora arte! Espero dut blog hau niretzat izan den bezain lagungarria izatea besteentzat!!
Agur!
sábado, 1 de junio de 2019
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Hurrengora arte!: portfolioa
Ongi etorri! Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotz...
-
JUDITH BUTLER Judith Butler 1956an jaio zen filosofo amerikarra da, zeinen ideiak filosofia politikoan, etikan, feminismoan, queer ...
-
Klasean berrikuntza pedagogikoak landu ditugu. Berrikuntza hauek bi taldetan sailaktu ditzakegu; mugimendu anti-autoritarioak (pedagogia l...
-
Eskolari buruzko begirada kritikoak lantzean, gorputzen adierazpena landu dugu. Sierra-ren (1996) hitzetan “gorputz adierazpena da gorputza...