![]() |
Paul B. Preciado (1970-orain arte) |
Paul B. Preciado Burgosen jaiotako filosofo transexual eta aktibista da, Queer teoriari egin dizkion aportazio eta generoaren inguan duen filosofiarengatik ezaguna dena.
Klasean Paul B. Preciado-ren elkarrizketa ikusi dugu, non gorputzaren normalizazioaz hitz egiten duen. Baina, gorputzen normalizazioaz hitz egin baina lehen, gorputzen naturalizazioa nola eman zen ulertzea beharrezkoa da.
Paul-ek dionez, 19. mendean gorputzak naturalizatu egin ziren errestrikzioen bitartez kapitala sortzeko eta erreprodukzio sexuala bultzatzeko asmoarekin, plazerra alde batean utziaz. Horrela, erreprodukzio sexualeko organuak bakarrik kontsideratzen ziren genitaltzat, eta hala iraun du gaur eguneraino. Honek, gaur egungo gorputzak sakralizatuak egotea lortu du.
Paulentzat utopia berri bat sortzea beharrezkoa da, reboluzioa beharrezkoa da. Horregatik babesten du feminismoa. Berak minorietan oinarritutako mugimenduak erreboluzioaren bidetzat ikusten ditu; feminismoa bereziki. Bere esanetan, feminismoak errestrikziorik gabeko gorputza, gurputz normalizatua, hartzen du rebolizioaren zentrutzat, gorputz biril, militarizatua eta biolentua hartu beharrean. Gorputz vulnerablea, ezinduak etab. babesten dituenaren mugimendutzat irudikatzen du, zaintzan oinarritutako utopiaren sorreraren bidetzaz kontsideratuz.
Feminismotik at, gorputzaren naturalizaio honen irtenbidetzat inskripzio teknologiak aipatzen ditu; hauek dira sexualitate, sozializazio era berriak… sortzeko ahalmenak dituzten tresnak. Honen haritik, beste kontzeptu bat aipatzen du: egiaren sortzaileak. Berak dionez, eskola egiaren sortzailea da. Eskola egiaren sortzailetzat kontsideratuz, eta egia balore sozialtzat kontsideratuz, eskola gizartearen baloreen sortzaile eta bultzatzailetzat ikusten duela esan genezake. Hots, Paulentzat eskola inskripzioaren teknologia bat da; sexualitate, sozializaio era berriak… sortzeko ahalmena duena. Horregatik, eskola irekiak eta kontsentsualak bultzatzen ditu, gorputz mota ezberdin guztiak babestu eta berdintasunean hezten dituenak, beti ere liberalismoan edota monolinguismoan erori gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario