jueves, 30 de mayo de 2019

GORPUTZAREN ADIERAZPENA: instituzioen barruan eta instituzioetatik at.

Eskolari buruzko begirada kritikoak lantzean, gorputzen adierazpena landu dugu. Sierra-ren (1996) hitzetan “gorputz adierazpena da gorputza erabiltzea, barneratzea, bilatzea eta onartzea gorputza erabiltzen, baita emozioak, ideiak, pentsamenduak, sentipenak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko, sormena gauza guztien aurretik jarrita”.
Gorputzaren adierazpena aspalditik aztertua izan da eta interesa piztu izan du askorengan. Literaturan honen hainbat adibide topatu ditzakegu horregatik:

“Egia da izugarria dela komediante horrek itxurakeria hutsarengatik eta pasio bat amestearekin, bere gogo-aldartea behartzeko ahalmena izatea berak gustuko duen eran bere aurpegia zuritzeko, begietan malkoak ipintzeko, zorotasuna islatzeko eta ahots urratua erabiltzeko, bere naturaltasun osoa kanpoko itxurara moldatuz.” [Shakespeare, 1996, Hamlet, 329]

Hau honela izanik, gorputzaren adierazpenari bi saio eskaini dizkiogu. Alde batetik, instituzio barruetan ikasterakoan ikasleek dituzten gorputz adierazpenak landu ditugu, eta bestetik instituzioetatik at ikasten dauden gorputzen adierazpenak. Hau lantzeko, taldeetan banatu ginen eta gorputzen adierazpenen argazkiak atera genituen, ondoren ikusitako adierazpenak gelan azaltzeko.

Lehenengo argazkian pertsona ordenagailuarengana inklinatuta dagoela ikusi dezakegu. Hau arreta jartzen hari dela edo-ta ikusten hari denak interesa pizten dioenaren isla izan daiteke. Hankak gurutzatuta ditu ere, arreta jartzen hari delaren seinale.

Bigarren argazkian bi ikasle ikusi ditzakegu. Aztean dagoenak burua eskuan apoyaturik du, hau aburrimientoren seinalea izan daiteke. Bestetik, aurrean dagoena mugikorrarekin dagoela dirudi, arreta jartzen hari ez delaren seinale.

Azkeneko argazkiko pertsona, besteak ez bezala, erlaxatuta dagoela dirudi. Azkeneko argazki hau unibertsitateko korridorean atera genuen. hankak gurutztuta edukitzea arreta jartzen hari delaren seinale den bezala, hankak irekirik egotea lasaitasunaren seinale izan daiteke.
Argazkia 2

Argazkia 1
Argazkia 3














Etorkizuneko irakasle bezala, oso garrantzitsua da gorputzaren adierazpena ulertzea. Demagun ikasleren batek zerbait ez ulertzea eta lotsa ematea irakasleari berriro azaltzeko eskatzea, ziurrenik gorputzaren bitartez confusioa azalduko du, eta gorputza analizatuz, irakasleak laguntza esakini liezaioke ikasleak hitzez laguntza eskaturik gabe.

Bigarren saioan eskola instutizioetatik at nola ikasten duten landu dugu. Hona hemen argazki batzuk.

Lehenengo argazkia dantza klase batekoa da, eta bertan ikusi dezakegu talde bat dantza ikasten hari dela.

Bigarren argazkian pertsona bat egunkaria irakurtzen ikusi dezakegu. Egunkariak eskola instituzietatik at ikasteko adibide ona da, bertan gertakari eta infromazio mota ezdeberdin asko lortu ditzakegulako. Gainera, hezkuntza aberastu dezakegu. Lorenzo Milani pedagogoaren klaseetan, egunkariek duten balio edukatiboa dela eta, egunkaria irakurtzen zuten egunero.


Argazkia 1
Argazkia 2
Hamleten pasartea hemendik aterata dago: https://mefuc.files.wordpress.com/2010/02/2-1.pdf

1 comentario:

  1. Oso oso hausnarketa interesgarria Uxue. Benetan pila gustatu zait. Nire blog-ean aipatuko zaitut irakurleak zure sarrera begiratzera gonbidatzeko. Zorionak!

    ResponderEliminar

Hurrengora arte!: portfolioa

Ongi etorri! Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotz...