jueves, 30 de mayo de 2019

PERFORMANCE ART

Esther Ferrer (1937-orain arte)

Gorputzaren adierazpenarekin loturik Esther Ferrer dugu, performance art-ean oinarritutako artista espainiarra da. Oso ezaguna de performane art-en munduan, eta 2014an Arte Platikoen Velazquez Saria otorgatua izan zen kultura ministerioaren eskutik.​

Klasean performancei buruz hitz egiterakoen pentsatzen nuen antzerkiei deitzeko beste era bat zela, baina Esther Ferrer-ri buruzko bideoak ikusteak performanceak benetan zer diren irakatsi didate.

Klasean performance-ak egitea proposatu dizkigute, eta horrela, talde bakoitzak performance bat egin beharko du Ivan Illich-en kapituluko ideia baten inguruan.

Performance-a egiten lehenak Didaktika Doctors taldea izan da.
Performancean hainbat elementu material ikusi ditugu:
  • Alde batetik hiru kutxa zeuden hezkuntza, garraioa, eta osasuna hitzak idatzitza zituztenak.
  • Beste aldetik, expertua zegoen mahaiean, hainbat paper zeuden hezkuntza, garraio eta osasunarekin zerikusia zuten hitzekin.
  • Gu (partehartzaileak).
Performancerako, expertuarengana banan-bana hurbildu behar ginen eta mahaietik paper bat hartu. Ondoren papera irakurri egin behar genuen eta hiro kaxetako batean sartu. Arazoa da kaxek zuloak zituztela, eta paperak lurrera erortzen zirela, lurra paperez betez.

Performancearen ostean gure interpretazioez hitz egin genuen eta performanceari buruz hausnartu genuen.
Didaktika Doctors-en Performanceko elementuak
Iturria: Jokin Bereziartu-ren blog-a
Jokin-ek bere blogean zehatzago azaldu du bere taldearen performancea, hemen uzten dizuet link-a begirada bat eman diezaiozuen: https://jokindidaktika.blogspot.com/2019/03/performance-illich-en-ikuspegiarekin.html?m=1



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hurrengora arte!: portfolioa

Ongi etorri! Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotz...