JUDITH BUTLER
Judith Butler 1956an jaio zen filosofo amerikarra da, zeinen ideiak filosofia politikoan, etikan, feminismoan, queer eta teoria literarioa eragina izan dutenak.
SUNAURA TAYLOR
Sunaura Taylor New York-eko idazle eta artista da. Hainbat obretan parte hartu du: Beasts of Burden: Animal and Disability Liberation, Ecofeminism, Defiant Daughters, Occupy!...
Examined Life pelikulan Judith-en eta Sunaura-ren arteko elkarrizketa ikusi dezakegu, non hainbat ideia ezberdinez filosofatzen duten. Alde batetik, ibiltzearen ideiaz hitz egiten dute; orokorrean, gizarteak ibiltzeari erreferentzia egitean, bi oinekin ibiltzeari buru haritzen da, kontuan hartu gabe beste hainbat era ezberdin daudela ibiltzeko. Adibidez, gurpildun aulki batean. Arreta deitu nauen beste kontzeptu batzuk impairment eta dissability izan dira. Impairmenti dagokionez, gorputz estandar batekin alderatzean dauden desberdintasunek sortzen duten hitz medikoa da. Hots, konstrukto biologikoa. Dissability, gizarteak pertsona horien inguruan duen ikuspuntua da (komentarioak, topikoak, “gaixotasunarekin” loturik ez dagena). Hau da, konstrukto soziala. Elkarrizketa hau ikusi baina lehen, Dissability-ren barnean Impairmenten ezaugarriak zeudela pentsatzen nuen. Honek, “ez-gaituen” inguruan dagoen ezjakintasunaz erreflexionatzera eraman dit: eskolan horrelako gaiak gehiago jorratu beharko lirateke. Baina inbisibilizazio horren konponbidea ez dago eskolaren esku bakarrik, garrantzitsua da errepresentazioa ematea egunerokoan. Telebistan adibidez, zenbat “ez-gaitu” agertzen diren telebistako programetan? Eta filmetan? Normalean, “ez-gaitu” bat pelikularen batean agertzen dean, pelikula bere ez-gaitasunaren inguruan delako izaten da. Eta zer gertatzen da beste pelikulekin? Gorputz normatiboaren agerpenak gorputz ez normatiboen inbisibilizazioa sortzen du, eta azkenean, gizartea gaiaren inguruan tutik ere ez jakitea. Horregatik oso garrantzitsua iruditzen zait Judith-ek eta Sunaurak elkarrizketaren amaieran zaintzaren inguruan esandakoa: gizakiok interdependienteak gara, horregatik da garrantzitsua zaintzan oinarritzea, bata-besteari lagunduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario