jueves, 30 de mayo de 2019

IVAN ILLICH-EN ARTIKULUAK: "La crítica a las herramientas"



Iván Illich Viena-n jaio zen 1926ean eta 2002an hil zen Bremen-en. Illich anarkistatzat sailkaturiko pentsalari austriarra izan zen, kultura modernoari egindako kritikengatik ezaguna dena. Gaur egun eskolari egin zizkion krikitengatik eta deseskolarizazioaren zuen ideiengatik oso ezaguna: La sociedad desecolarizada bere obra ezgunenetako bat da. 


LEHENENGO ARTIKULUA: "La crítica de las herramientas" 

Illichentzako erramintak helburu batetara ailegatzeko erabiltzen diren dispositiboak dira. Herraminta hauek azterketetatik, hezkuntza metodo batetaraino izan daitezke; gizakiak sortzen duen ia guztia dira erramintak. Egungo eskolan hainbat erraminta daude, horien arten azterketak eta hezkuntza sistema. Azterketei dagokionez, jakinduria neurtu beharrean, ikasleek memorizatzeko duten abilitatea bakarrik neurtzen dute; ikasleek liburuan ipintzen duena memorizatu behar dute, eta liburuko hitzak gehiegi aldatu ezkero, gaizki dagoela kontsideratzen da. Hezkuntza sistemari dagokionez, hezteko funtzioa eduki beharrean, egungo sistema kontsumista hedatzearenaren helburua du. Kontsumismoaren haritik, Illichek bi kontzeptutaz hitz egiten du, erabileraren balorea eta aldaketaren balorea. Erabileraren balorea, behar bat asetzeko zerbaitek duen aptitudea da; esaterako ibiltzea edota eskuz idaztea. Aldaketaren balorea berriz, normalean erabileraren balore batek bere esanahia galtzen duenean hartzen duen balore berria da. Ibiltzearen erabileraren balorea, transportatzea izango litzateke. Automobilen erabilerarekin berriz, balore hori galdu egiten da, pertsonak kontsumismora bultzatzen dituelako. Gizartea azkarren (kotxez mugitzen direnak) eta motelen (oinez ibiltzen direnak) artean banatzen du, gizakiei azkar ibiltzea erabaki onena dela esanez, kontsumismora bultzatuz. Azkenean, garraioari merkatu-balio (ekonomikoa) bat esleitzen zaio; autoek, gasolinak, dieselak… balio jakin bat dute, oinez ibiltzeak berriz ez du inongo balorerik, dohain da. Berdina gertatzen da eskolan idazketarekin. Idazketak berez ez du merkatu-baliorik, baina ordenagailuen bidezko idazketaren bitartez, merkatu-balio bat esleitzen zaio, erabilera baloretik aldaketaren balorera pasaz. 

Kontsumismo eta balore kapitalistak eskolaren bitartez irakasten dizkigute. Alienatu egiten gaituzte: ikaskuntza prozesu batetaik igarotzeko eskolara joatea beharrezkoa dela sinistarazten digute. Eskolen bitartez, gainera, estatuak inposatutakoa ikasten ditugu kapitalismoa bultzatzeko helburuarekin; eskolaren helburua ez da hezkuntza bat lortzea, zuk etorkizunean lana topatzeko prestatzea da, sistema kapitalistak aurrera egin dezan. Alienazioaren beste adibide bat eskola pribatuetan lantzen den erlijioa izango litzateke. 

Honen guztiarengatik, Illich-ek tituluei garrantzia kentzen dizkio, gaur egun tituluek esanahirik ez dutelako, eta garrantzitsuena trebetasuna adieraztea delako. Trebetasun hori ez da tituluen bitartez erakusten. Gainera, eskola publikoa bultzatzen du, berarentzat eskolek klaseen arteko bereizketa bultzatzen dutelako eskola pribatu, kontzertatu eta publikoen artean. Klase maila altukoek klase maila baxuagokoek baina emaitza hobeagoak aterako dituztela suposatzen da, hots, eskola pribatuetan eskola publikoan baina emaitza hobeagoak. Eskola publikoa bakarrik egon ezkero, klase maila diferentziaketa hau saihestu ahal egingo zen bere ustetan. Eskola publikoa goraipatzetik aparte, bakoitzak bere kabuz ikastearen ahalmena bultzatzen du.

Azkenean, teknokraziaren bitartez hiritarrek errealitatera duten sarbideak baldintzatu egin behar direlaren ideia ikasten dugu inkontzienteki.


Bukatzeko, pentsarazten ipini didan Illich-en esladi batekin bukatu nahi dut sarrera hau: 

“Gure mundua gure intituzioen esparruetara mugatu dugu eta orain hauen preso gara.” [Ivan Illich, La sociedad desescolarizada, 1970]

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hurrengora arte!: portfolioa

Ongi etorri! Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotz...