Analisia eta Hausnarketa
Filmak generoa gizartearen konstrukzioa dela erakusten digu generoen estereotipazioekin bat. Konstruktu soziala delakoaren adibide bat Mikaelek bere arrebarekin duen erlazioa da; Mikaelen arreba gazteagoa izanik, genereoari lotutako estereotipazioak ez ditu oraindik hain barneratuta, horregatik, Mikael bere osotasunean onartzen du: horrela adierazten du bere gurasoei esaterakoan lagun berriak egin dituela eta Mikael (gurasoek jakin gabe bere anaia Mikael izenarekin aurkeztu zela) bere gogokoena dela. Filmaren hasieratik Pelikulako eszena horrek arreta deitu ninduen, generoak eta hauen estereotipazioak gizarteak inposatzen dituen gauza direla islatzen duelako. Generoaren estereotipazioaren beste adibide bat Mikaelek bere giltzetako soka arrosa aldatzen duenean ikusi dezakegu; nork irakatsi dio kolore arrosa nesken gauza dela? Gizarteak. Horregatik erabakitzen du soka txuri batekin ordezkatzea, ez duelako besteek neska dela pentsatzea nahi.
Filmaren amaiera ere oso esanguratsua iruditu zait, erakusten duelako askotan transexualak diren pertsonek gizartearen presioaren ondorioz beraien benetako generoa ezkutatu egiten dutela eta jaiotzako sexuarekin beraien burua identifikatu behar dutela besteen aurrean.
Orokorrean, pelikula osoan zehar Mikael deseroso sentitzen dela bai bere familiarekin eta baita bere lagunekin ere esan dezakegu. Bere familiari dagokionez, erlazio ona dute eta elkar maite direla argi dago, baina Mikaelek bere generoa oraindik etxean azaldu ez duenez, deseroso agertzen da. Gainera, gizartearen bitartez ikasitako estereotipazioen bitartez, transexualitatea "gaizki" dagoela pentsatzen du, eta horregatik saiatzen da bere generoa ezkutuan eramaten. Lagunei dagokionez, beraiekin guztiz eroso egongo dela pentsatu dezakegu, bere lagunek mutila dela pentsatzen dutelako, baina errealitatea oso ezberdina da; ezin du nahiko lukeen moduan jokatu beraien artean. Une oro bere transexualitatea ezkutatu nahaian hari da, eta azkenean horrek deserostasuna sortzen du.
Tomboy filma transexualitatearen lanketaren garrantziaren eredu da. Oso garrantzitsua da txikitatik haurrei adieraztea generoa eta sexu biologikoa ez direla beti bat etortzen, eta hori guztiz normala dela. Transexualitatearen gaia urte askoz gai tabu bat izan da (eta oraindik ere toki askotan tabu kontsideratzen da) eta horregatik ez da txikitatik haurrekin lantzen den gai bat; hor dago gizarteak transexualekiko duen estereotipazioen eta errefusaren zati handi bat ordea. Behin gizartearen baloreak barneraturik, desikaste prozesua nahiko zaila egiten da, txikitatik irakatsitako baloreek balore berriekin talka egiten dutelako. Garrantsua da horregatik txikitatik horrelako gaiak lantzea. Gizarteak inposatzen dituen balore transfobo horiek ez ikasteko, eta balio oriek desikasten ez haritzkeo.
*Nik Michael izena erabiliko dut "Laure"-ri erreferentzia egiteko, berak bere burua hala identifikatzen zuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario