Hona hemen irudien inguruan egindako hausnarketa motz bat:
Irudiak gure egunerokoaren zati dira: aldizkarietan, egunkarietan, telefono mugikorretan, sare sozialetan, telebistan, iragarkietan… irudiak non nahi aurkitu ditzakegu gaur egun. Internetarekin gainera, nahi ditugun irudiak topatu ditzakegu. Baina nolako eragina dute irudiek gugan eta egungo gizartean? Eta argazkiek isladaen dutena errealitatea al da?
![]() |
Kontextuaren eta perspektibaren garrantzia: El Mundoren argazkian ETA goraipatzen hari direla dirudi |
Argazkiek gauza asko adierazi ditzakete, baina kontexturik gabe, argazkiaren esanahia zeharo aldatu daiteke, ikuslearen interpretaziorako gelditzen delako. Kontextualizazioaz at, irudia ateratako perspektibak eta irudiaren edizioak ere eragina du irudien inguruan egiten ditugun interpretazioaetan. Horreaz gain, irudiek zeinbait gairen normalizaioa ere jorratu dezakete. Gai bat behin eta berriro ikusteak, ikusleek gai hori normalizatzera bultzatzen dute. Adibidez, hainbeste aldiz agertu dira telebista eta egunkarietan Siriako gerraren inguruko irudiak, jendeak normalizatu eta banalizatu egiten dutela. Horrek ez du esan nahi pertsonek enpatiarik ez sentitzerik; enpatia sentitzen dute, baina inkontzienteki normalizatu egiten dutenez, arazo horiek konpontzeko irtenbiderik ez dagoela pentsatzen dute, eta ez dute ezer egiten egoera latz horien aurrean.
Irakasle bezala, oso garrantzitsua da ikasleei argazkiek perspektiba ezberdinak erakustea, eta iturri ezberdinetan informazioa bilatzera bultzatzera, bestela irudien manipulazioan eror daitezkeelako eta errealitarean ideia faltsu batean erori daitezkeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario