BIGARREN ARTIKULUA: "El ritual del progreso"
Illich-en arabera, teknologiak ez dute inongo aurrerapenik ekartzen, atzerapena ekartzen dute; teknologia berriez osatutako instituzio industrialak hasierako beraien xedeen aurka azaltzen dira. Eskolek esaterako ignorantzia sustatzen dute, ez direlako ezagutzan oinarritzen, baizik eta kontsumismoan parte hartuko duen pertsonak sortzean baizik, eta desberdintasunak ere sustatzen dituzte eskola pribatu eta kontzertatuak publikoen aurka ipintzen dituztelako. Horrela, eskola publikoko eta kontzertatuetako ikasleek kalifikazio hobeak lortzen dutenaren ideia ekoizten da, klase sozial ezberdintasunak areagotuz.

Orokorrean, mito-poetiko hauen bitartez kontsumismoa eta kapitalismoa sustatzen da. Ez hori bakarrik, hezkuntza esparru akotatu batean bilakatzen dute, non kurrikulum ezberdinen bitartez, eskolen bitartez bakarrik ikasi daitekeenaren ideia sustatzen den. Bertan ikusi dezakegu kapitalismoaren mantra, non kontsumismoa positiboa dela esaten diguten.
Deseskolarizarioa gertatzeko hortaz, kontsumismoarekin loturik dauden osagaiak ezabatu egin beharko lirateke. Eskola kontsumoaren sustatzaile da, eskola ezabatu egin behar al ditugu orduan? Nire ustez ez. Eskola kontsumismoaren osagaia da egungo sistemaren balioak eta ideia orokorrak sustatzen dituelako. Eskola eta egungo sistema bat doaz, orduan. Horregatik, gaurko sistema kontsumista eta kapitalista izanik, sistemarekin zerikusia duten ideiak ekoizten dituzte. Baina kontsumismoaren osagai nagusiak kendu ezkero, eskolek ez zituzten ideia horiek sustatuko, eta hortaz, eskolak ez ziren kontsumismoaren sustatzaile izango.
No hay comentarios:
Publicar un comentario