Curriculum formala: hezkuntza-irakaskuntzaren prozesua azaltzen duen dekretua da, legez adierazten duena irakatsi beharrekoa
Curriculum ezkutua: curriculum formalean azaltzen ez diren eta ikasten ditugun gauzak dira. Adibidez, klaseak ematerakoan irakaslea tente egoteren bitartez (ikasleak eseritrik daudenean) irakasleak autoritatea duela ikasten dugu.
Curriculum ausentea: curriculum ausente berriz, izenak dioen moduan, gaiaen aipamen ezaren bitartez ikasten dena da. Adibidez, zientzia ematerakoen emakume zientzialariak askotan ez dira aipatzen, eta horrela emakume zientzialariak egon ez direnaren ideia ikasten dugu.
Behin hau landurik, unibertsitateko pasiloetara irten gara curriculum ezkutuen bila, eta pentsatzen genuena baino curriculum ezkutu gehiago daudela konturatu gara.
Hona hemen adibide batzuk:
![]() |
Argazkia 1 |
![]() |
Argazkia 2: Emirerrien beste alderdia |
Curriculum ausentearekin loturik, lehenengo argazki honetetan Emirerrien zati oso aberats bateko argazkia azaltzen da, eta "pobreak" bizi diren lekuak berriz ez dira erakusten. Honekin Emirerria herrialde abreatsa eta guztiz aurreratua delaren ideia igortzen dute, kontuan eduki gabe, errealitatean Emirerriak ere hau direla: (Argazkia 2)
Bigarren argazki onetan ere, curriculum ausentea ikusi dezakegu; LGTB kolektiboak jasaten dituen erasoen aurrean, homofobia, lesbofobia eta transfobia azaltzen ditu, bifobia azaldu gabe. Bifobiaren bisibilizazio faltzarengatik, bifobia existitzen ez dela edota bisexualek erasoak jasaten ez dituztearen idea igortzen du.
Curriculum ezkutuaren haritik, unibertsitateko kopistegian dagoen irakasleen eta ikasleen arteko bereizketak, irakasleen autoritatearen ideia islatzen dute.
Azkenik, 6. argazkian, curriculum ausentearen presentzia ikusi dezakegu berriro ere, non dantza talde berri batetaz hitz egitean, emakumeak diren dantzarien argazkia bakarrik ipintzen dute. Honekin gizonak dantzariak ez direnaren ideia igarotzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario