viernes, 31 de mayo de 2019

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAK: Summerhill eskolaren pedagogiaren inguruko hausnarketa


Klasean berrikuntza pedagogikoak landu ditugu. Berrikuntza hauek bi taldetan sailaktu ditzakegu; mugimendu anti-autoritarioak (pedagogia libertaria) eta eskola publikoen esperientzia berritzaileak.
Mugimentu anti-autoritarioen barruan Paideia, Sumerhill eta Homeschooling-a ditugu, eta eskola publikoen esperientzia berritzaileetan berriz, eskola txikiak eta amaraberri.
Sarrera honetan, berrikuntza pedagogiko guztietaz hitz egin beharrean, deigarria iruditu zaiten pedagogiaren inguruan hausnartuko dut: Summerhill eskola. Beste pedagogien informazio gehiago lortzeko Maialenen blog-a bisitatzera gonbidatzen zaituztet, pedagogiak era ulerkorrean eta informazioz beteta idatzi duelako.

SUMMERHILL ESKOLA

Summerhill eskolaren berrikuntza pedagogikoak arreta deitu dit alde batetik, garapen emozionala emaitza akademikoen aurretik ipintzen dituelako. Puntu oso garrantzitsua iruditzen zait hau, eskola eremuan ikasleen artean gertatzen diren gatazka askoren sorrera emozioen mane
Alexander Sutherland Neill
Summerhill eskolaren fundatzailea.
ju falta delako. Ez hori bakarrik, gizartean ondo integratuak egon daitezen, beharrezkoa da beraien eta besteen emozioak ezagutzeko gaitasunak edukitzea; identifikatzen jakitea noiz iraindu duten norbait, noiz dagoen triste, alai… Garapen emozionala orduan gizartean insertatzeko klabea da. Gainera, Silvia Álava psikologoak dioen arabera, emozioen garapen faltak eskolako errendimenduan eragina du: ikasleen errendimenduak %20 eta %30 bitartean jaitsi daiteke. Honek esan nahi du emozioen garapen faltak ez dietela integrazio sozialean bakarrik eragiten, baizik eta eremu akademikoan ere eragin handia duela. Emozioekin loturik, ongizate emozionala ere lantzen dute, gaur egun eskola askok ahazturik uzten dutena, eta landu beharko litzatekeena.

Beste aldetik sexualitatearen lanketa asko gustatu zait. Guraso asko oraindik ere, sexualitatearen lanketaren aurka agertzen dira DBH baina lehenagoko mailetan. Hau sexualitatea sexu harremanekin bakarrik lotzen dutelako da, kontuan eduki gabe hezkuntza sexualaren barnean LGTB+ kolektiboa ere barnean dagoela, eta elkarren arteko errespetu sexuala ere lantzen dela. Ezin duguna espero da, DBHra arte sexualitatea landu
ez duen pertsona batek, DBHn erraztasunez ikasiko dituela sexualitatearekin loturiko balore guztiak. Ez al da hobe txikitatik sexualitatearen eremua lantzen joatea pixkanaka-pixkanaka eta gero, helduagoak direnean sakonki lantzea? Horrela gaia ez zaien hain arrotza egingo.

Azkenik, eskolak duen demokraziaren eredua gustatu zait; bileren bitartez erabakiak hartzea edota gatazkei konponbidea bilatzea zigorretara jo gabe.

Orokorrean Summerhill eskolaren pedagogia interesgarria iruditzen zait, gaur egungo eskoletan lantzen ez diren hainbat aspektu lantzen dituelako.



Silvia Álavak garapen emozionalaren inguruan izandako elkarrizketa: https://www.guiainfantil.com/articulos/educacion/aprendizaje/problemas-emocionales-de-los-ninos/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hurrengora arte!: portfolioa

Ongi etorri! Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotz...