sábado, 1 de junio de 2019

Hurrengora arte!: portfolioa

Ongi etorri!
Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotzeko asmoarekin, eta jada blog-ari amaiera emateko ordua heldu da. Azken sarrera honen bitartez blog-a laburbilduko dut eta hiperbinkulazioz baliatuko naiz aurreko sarrerei erreferentzia egiteko, horrela, nahi izan ezkero beste sarrerak bisitatu ditzazuen. Blog honen helburua didaktika orokorreko klaseetan egindakoa besteekin konpartitzea zen baina etorkizunean aurkitu ditzakedan artikulu ezberdinak edo hausnarketak igotzeko utziko dut blog hau irekita, blogaren dinamika asko gustatu zaitelako!

Ikasgaia, transexualitatearen gaia jorratzen duen Tomboy filmarekin hasi genuen. Film honen bitartez, gorputz normalizatuen kanonetatik at dauden pertsonek jasaten dituzten jarrerak ikusi ahal izan ditugu. Jarrera guzti horiek, gizarteak irakatsitako generoen estreotipazioetan jatorria duela esan dezakegu, gizonei dagokionez gizarteak esaten duelako maskulinoak izan behar direla, eta garrantzitsuena: zakila izan behar dutela. Hau honela izanik, Mikael-en lagunek eta bere gurasoek ere, ez dute ulertzen Mikael generoari dagokionez mutila dela naiz eta sexuari dagokionez emakumea izan. Eskolek jarrera hauetan partehartze handia dute, eskolak haurren sozializazioen zati gehiena betetzen duelako.

Hala, eskolek haurren sozializazioan duten paper garrantzitsua dela eta, Paul B. Preciadok, Mikael, Sunaura Taylor (desgaitua da,;Examined Life bideoan Judith Butler-ekin eduki zuen elkarrizketan desgaitasunez eta hauek gizartean durten estigmez hitz egin zuen eta guk hausnartu) eta beste askoren bezalako gorputz mota ezberdin guztiak babesten eta berdintasunean hezten dituen eskola irekiak eta kontsentsualak bultzatzen ditu. Paul B. Preciadoren ikuspuntua landu genuen gelan hortaz. Preciadok Tomboy film-ean ikusi genituen bezalako jarrera eta gorputzaren naturalizazioari irtenbidea aurkitzeko inskripzio teknologiak aipatzen ditu. Hots, sexualitate, sozializazio era berriak… sortzeko ahalmenak dituzten tresnak defendatzen ditu.

Gorputzen normalizazioaren aiputik, gorputzaren normalizazioak gizartean eta pertsonengan duen eraginaz hausnartu genuen, ondoren kartografiak egiteko eta azkenik gelari erakusteko. Emaitza, interpretazio eta esanahia oso desberineko kartografiak izan ziren. Hau izan zen niretzat landutako gairik interesgarriena pila bat gustatu baitzitaiten kartografia egitearen proiektua.

Gorputzekin loturik, klasean instituzio barruetan eta instituzioetatik at gorputzek duten adierazpena landu dugu. Horretarako, taldeka banatu ginen eta instituzio barruan eta instituzioetatik kanpo zeuden pertsonei argazkia atera genien, gero klasean argazkiak analizatzeko eta konklusio batetara ailegatzeko. Honen helburua gorputzek adierazi ditzaketen gauzak ulertzea zen.

Ideia eta kontzeptu ezberdinak adierazteko gorputzaren adierazpenaz, besteak beste, baliatzen den pertsona Esther Ferrer da. Esther, performance art-ean oinarritutako artista espainiarra da, performance art munduan oso ezaguna dena. Irakasleak performance bat ba al genekien galdetzean, konturatu ginen gehiengoak ez genekiela zer zen, baina Esther Ferrer-en inguruan ikusi genituen bideoen bitartez, performance bat benetan zer zen ikasi genuen. Orduan, irakasleak Ivan Illich-en artikuluetako kontzeptu batean oinarritutako performance-ak egita proposatu ginduen, baina horretarako artikuluak eta Illich-en ideiak landu behar genituen lehenengo.

Ivan Illich pentsalari austriarra, kultura modernoari, gaur egungo eskolari egindako kritikengatik eta deseskolarizazioaren zuen ideiengatik ezaguna da. Bere pentsaera ondo ulertzeko, 3 artikulu irakurri genituen: "La crítica de las herramientas", "El ritual del progreso" eta "La convivencialidad". La crítica de las herramientas artikulua irakurri ostean, performance-kin hasi ginen; lehen performce-a Didaktika Doctors taldea izan zen. Egunak aurrera joanak, beste taldeek egin genituen performance-ak.

Irudien biolentzia eta manipulazioa landu genuen ondoren. Teknologiaz inguratutako gizarte batean, argazkiak eta irudiak non nahi topatu ditzakegu. Askotan, gu geu konturatu gabe, manipulatutako irudiak kontsumitzen ditugu; editatuak beste esanahi bat emateko argazkiari, anguluaren manipulazioa... Horregatik, honen inguruko hausnarketa bat egin genuen.

Berrikuntza pedagogikoak ere landu  ditugu noski; horien artean Paideia, Summerhill eskola, Homeschooling-a, eskola txikiak eta Amaraberri. Berrikuntza pedagogiko hauek elkarrengandik desberdinak dira. Niri arreta gehien deitu ninduena Summerhill eskola izan zen, eta horregatik, honen inguruko hausnarketa moduko bat egin nuen.

Azkenik, irakaslearen papera hobeto ulertzeko curriculum mota ezberdinak (ezkutua, formala eta curriculum ausentea), metodologia aktiboak, konpetentziak eta ebaluazio motak landu ditugu. Hauek lantzeko hainbat ariketa ezberdin egin ditugu. Curriculumarekin lotuta adibidez, fakultate barnean aurkitzen genituen curriculum ezberdinei argazkia atera genien, ondoren gelan hauen analisia egiteko eta hauen inguruan hausnartzeko. Metodologia aktiboak berriz, unitate didaktikoa bukatzen hari ginela landu genituen, hobeto ulertzeko; gure unitate didaktikoa proiektuetan oinarritutako metodologian oinarrituta ikusi ahal izan genuen, eta oso lagungarria izan zen proiektuaren amaierarako. Hala, proiektuetan oinarritutako metodologiaren inguruko Powepoint bat egin genuen. Bukatzeko, gaur egungo hezkuntza arloan oso garrantzitsua den gai bat a landu genuen hainbat bideo ezberdinen bitartez; konpetentziak. Azkenean konpetentzian inguruan hausnartu egin genuen.

Orain bai, sarrera honen izenak dioen bezala, hurrengora arte! Espero dut blog hau niretzat izan den bezain lagungarria izatea besteentzat!!

Agur!



viernes, 31 de mayo de 2019

EBALUAZIO MOTAK

Etxean Buenas Prácticas Docenetes liburuko 1. eta 3. kapituluak irakurri genituen, ondoren irakurritakoa gelan lantzeko. Hala ebaluazio mota ezberdinak landu genituen eta eskema bat osatu genuen:

NOIZ?

  • Hasiera/diagnostikoak: 
  • Bukaera/sumatiboa/bateragarria: zenbakiak du garrantzoa.
  • Erdian/jarraia/bitartekoa: prozesuak du garrantzirik handiena.
ZER?
  • Normatiboa: taldearen errendimendua hartzen da kontuan, eta horren arabera ebaluatu.
  • Kriteriala: ikasleek bete behar dituzten irizpideak ebaluatzen da.
NOLA?
  • Kualitatiboa: hitzekin adierazten da (oso ongi, bikain,)
  • Kuantitatiboa: zenbakiz adierazten da. 
NORK?
  • Autoebaluazioa: norberak bere burua ebaluatzea.
  • Koebaluazioa: taldeak bere taldea ebaluatzen du.
  • Heteroebaluazioa: pertsona batek beste pertsona bat ebaluatzen du. (irakasleak ikasleari adibidez)
NOLAKOA?
  • Formatiboa/hezigarria: feedback-a
  • Autentikoa: errealitatea du oinarritzat
  • Integratiboa: autentikoarekin lotuta dago, errealitateari feedback-a ematea dagokio.
Eskema hau oso baliagarria izan zaigu unitate didaktikorako eta baliagarria izango zaiugu etorkizunean. 

KONPETENTZIAK

Konpetentziek gaur egun hezkuntza sisteman duten garrantzia dela eta, gelan konpetentziak landu ditugu. Horretarako, José Moyaren eta José Gimeno Sacristanen bideo batzuk ikusi ditugu non konpetentzien inguruan hitz egiten dute.
Sacristan ez dago konpetentzien aurka, berarentzat, berez konpetentziek esanahi filosofiko positiboa dute; konpetentziek ikasketa prozesua ez dute teoria hutsaren ikasketatzat hartzen, haratago joaten dira ikasketa prozesuen eraginkortasuna bilatuz. Arazoa, ikasketarekin ulertzen denarenean dago. Gobernuak kontrol gehiago ezartzeko mekanismoa dela esaten du.
José Moya-ren ustetan berriz, koonpetentziak kontexto zehatz batean zerbait ebazteko pertsona batek dituen trebeziak, abileziak eta errekurtso guztiaren erabilketare dagokio.
Bai Sacristanek eta bai José Moyak eskolan bakarrik konpetentziak lortzen ez direla pentsatzen dute.
Moyaren iritziz konpetentziek curriculum erreala hobetu dezakete, baina beti ere metodologia aktiboak erabili ezkero.


METODOLOGIA AKTIBOAK: proiektuetan oinarritutako metodologia

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Klasea metodologia aktiboak landu ditugu; horien artean, Proiektuetan Oinarritutako Metodologia, Arazoetan Oinarritutako Metodologia, Kasuetan Oinarritutako Metodologia eta Ikaskuntza Kooperatiboa. Metodologia hauek unitate didaktikoarekin kontrastatuz, gure unitate didaktikoa Proiektuetan Oinarritutako Metodologian oinarrituta zegoela ikusi genuen. Horrela, ideia ezberdinak hartu eta Power Point bate osatu genuen metodologiaren inguruan. 

Hona hemen gure PPT-a:

Nire ustez metodologia hau ikasleentzat nahiko deigarria izan leike, proiektuen bitartezko ikasketa teoria hutsean oinarritutako ikasketa baina intersgarriagoa egiten delako. Horretaz gain, talde lana sustatuz elkarrekin lan egiten ikasteko aukera dute. Azkenekin originaltasuna ere landu daiteke, proiektuetarako sormena beharrezkoa delako. Horrenbestez, gehiagotan landu beharko litzateken metodologia dela iruditzen zait.

UNITATE DIDAKTIKOA

K2an irteera matematikarekin lotzeko zailtasunak izaten ditugunez, unitate didaktiko bat egitea proposatu zitzaigun. Proiektu honetarako, matematikako eta didaktikako hainbat klase eskaini dizkiogu. 

K2rako egin genuen irteera Santa María katedralera izan zenez, gure unitate didaktikoa material birziklatuez osatutako katedralaren maketa bat egitea da.

Lan hau interesgarria iruditu zaiten harren, pare bat alderdi negatibo ikusi dizkiot. Alde batetik, proiektua oso konplexua denez, hainbat ordu eskaini behar genizkion, eta K2 lanarekin bat, elkar solapatu egiten ziren eta denboraz larri ibili ginen. Bestetik, gure lehenengo aldia zenez horrelako proiektu bat egiten, nahiko galduta ibili gara. Irakasleen partetik jaso dugun laguntza oso baliagarria izan da, baina hala eta guztiz ere duda dexente izan ditugu azken momentura arte.

Proiektu honek bere alderdi positiboak izan ditu. Adibidez, etorkizunerako beharko ditugun gauza mordoa ikasi dugu; horien artean, konpetentziak proiektuetan nola landu ahal ditzakegun, proiektuak sortzerakoan kontuan eduki beharreko atalak... Asko gustatu zaidan beste gauza bat proiektua egiteko izan dugun askatasuna izan da. Iraganean, eskolan, oso askatasun gutxi eman didate proiektuak egiterakoan, eta orain askatasun hori ematea gomutagarria iruditu zait. Esan beharra dago, askatasun horretara ohituta ez nagoenez nahiko galduta egon naizela ,"aginduen zai nengoelako", baina hala eta guztiz ere asko gustatu zait askatasun puntu hori eduki ahal izana.

Orokorrean proiektu oso interesgarria iruditu zait, eta etorkizunean erabiliko ditudan hainbat gauza ikasten lagundu dit.

GORPUZTASUN DEFIATZAILEA: kartografiak

Kartografien helburua eskolak gorputzen normalizazioan duen eraginaren inguruan hausnartzea da. Guk eskola bakarrik hartu beharrean, beste instituzio batzuk ere kontuan hartu ditugu: gizarte segurantza, hedabiedak eta gizartea. Horretaz gain, normalizaten den gurputzaz ere hausnartu dugu, eta normalizazio horrek pertsonengan duen eraginaz.

Kartografia egin baina lehen hainbat galdera egin genituen: nolakoa da normalizatzen den gorputza? zer sortzen du normalizazio horrek besteengan? Horrela konklusio honetara iritsi ginen; normalizatzen duten emakumeen gorputza arraza zuriko emakumearena da, argala dena (baina ez gehiegi, bestela "anorexica kontsideratzen da"), femeninoa (bestela marimacho bat da) eta emakume cis-a. Honek guztiak, kanon horietan sartzen diren ez diren pertsonen osasun mentalean eragin negatiboa izaten du.

Hasiera batean gure kartografia paperean bakarrik izatea pentsatzen genuen, baina irakaslearekin hainbat gauzez hitz egitean, kartografiaren performance bat sortzearen ideia  otu zitzaigu; horrela kartografia eta performance bat egingo genuen.


Kartografia lantzen
Kartografia lantzen

Azkenean hau izan zen gure kartografiaren eta performance-aren emaitza:





                        Kartografia







Kartografiaren elementuak:

  • Hitzak; instituzioek gorputz ez normatiboei curriclum izkutuen edota curriculum formalen biatrtez igarotzen dizkieten ideiak.
  • Instituzioak
  • Pertsona: gorputz ez normatiboa
  • Soka: instituzioek sortutako presioaren ondorioa
Analisia:
Kartografian lepoan soka bat duen eta hitzez eta esaldiz ingoraturik dagoen pertsona bat ikusi dezakegu. 
Instituzioek sortutako presioa adierazteko, esaldiak eta hitzak era kurbatuan idatzi genituen. Gainera, hitz mingarriak direnez kolore gorriz idatzi genituen eta letraren estiloarekin jolastu genuen dierazpen ezberdinak emateko. Azkenean, instituziek sortutako presioengatik pertsonak bere buruz beste egitea erabakitzen du.


  Performance-a







GELAKIDEEN KARTOGRAFIAK



Didaktika Doctors-en kartografia

Matrakaren kartografia

Zari taldearen kartografia

Whale taldearen kartografia

Xulines-en kartografia

Tomaki taldearen kartografia.
Gelakideen kartografiak ondo ulertzeko, beraien blog-etara joatea gomendatzen dizuet, inork ezingo duelako egile berberak baina hobeto azaldu beraien lanen esanahia.





PERFORMANCE GEHIAGO


Lauhilabete honetan hainbat performance izan ditugu:

Lehenengo performance-a Didaktika Doctors-ena izan zen, lehenago beste sarrera batean azaldu dudana.

Bigarrren performance-a Matraka Taldearena izan zen: errepikapenaren kontzeptua ikusarazteko ideiarekin, gela bi taldetan banatu zuten eta banan-bana esaldi bat errepikatzeko eskatu ziguten. Esaldiak nahiko luzeak eta korapilatsuak izaten ziren hasieran, horregatik, askok esaldiak gaizki esan zituzten, eta kanporatuak izan ziren. Honen bitartez, gaurko hezkuntza sistemaren errepresentazioa ikusi dezakegu, non liburuetan ipintzen duena buruz ikastera behartzen gaituzten azterketetan hitzez hitz errepikatzeko eta hitzen bat gehiegi aldatu ezkero, erantzuna gaizki kontsideratzen den.

Hona hemen matraka taldearan performance-aren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=RZQVNDgtT7o&feature=youtu.be

Iturria: Maiderren blog-a

Hirugarren performance-rako guztiok borobil batean ipini ginen. "Zein da zure kolore gustukoena?", "zein gustukoen duzun animalia?" etab. moduko galderak egin zizkiguten, eta guk, banan-bana erantzun behar genituen. Behin guztiok erantzunda, hasieran expertuak ariketa gaizki egin genuela esan zigun; beranduago konturatu ginen expertuaren ikuspuntutik ariketa ondo egiteko denok erantzun berdina eman behar genuela. Honen helburua eskolak sortzu nahi duen homogenizazioa isaldatzea zen.

Laurgarren performance-an 3 pertsonek zenbakiak esaten zituzten, batek ordenatuta, beste batek orden finko gabe... eta beste pertsona batek institutzion izenak esaten zituen. Performance honen helburua instituzioek harraptu egiten gaituztela eta gu kexatu egiten garela baina kexa horiek inon bukatzen ez dutela adieraztea zen.




Bostgarren performance-a nire taldearena, Spice Girls, izan zen. Performance-rako ikaskideak talde ezberdinetan banatu genituen eta insituzio ezberdinen izenak zituzten trapezio baten puzle bat eman genien talde bakoitzari. Helburua trapezioa osatzea zen. Trapezioa osatzeko arazo bat zuten ordea, puzlea osatzeko beharrezkoa zen pieza bat kendu genien ezer esan gabe, eta beraz, puzlea osatzea ezinezkoa zen. Puzlea osatzen lortzen ez zutenez, aldaketa superfizialak egiten hasi ginen; talde batek beste talde batekin bere puzlea trukatzea, taldekideak aldatzea... Aldaekta hauek ez zuten ezertarako balio izan, noski, eta azkenean piza bat faltza zitzaiela esan genien. Gure performance-aren helburua instituzioetan gabeziak daudela adieraztea zen, eta gabezi edo arazo horiek konpontzeko aldaketa baliogabeak egiten dituztela.



Seigarren performance-a Xulines taldearena izan zen. Performance honetarako kalera irten ginen eta zeloz markaturiko ibilbide bat hasi ziren egiten. Guri bidea jarraitzekoaren agindua eman ziguten, eta zeloaren gainean ibiltzen joan ginen zeloa agortu egin zen arte. Performance honen helburua teknologien menpekotasuna adieraztea zen.

Zazpigarren eta azken performance-an hainbat gai esleitzu zitzaizkigun eta era etxean edo eskolan ikasi genituen adierazi behar genuen.

Hurrengora arte!: portfolioa

Ongi etorri! Lauhilabetean zehar, egunero egindakoa biltzen joan naiz, ikasturtearen amaieran ikasgaian egindako guztia blog honetara igotz...